Organiko eta errefusaren edukiontziek pedalak izango dituzte irisgarritasuna hobetzeko

Maialen Regueiro 2019ko mai. 8a, 15:12

Debagoieneko Mankomunitateak irisgarritasuna hobetzeko asmoz, organiko eta errefusaren edukiontzietan pedalak jartzen hasi da. Astelehenean, Eskoriatzako edukiontzietan jarri zituzten. Gaur, bihar eta egubakoitzean Bergarako, Arrasateko eta Aretxabaletakoetan jartzea aurreikusten da, eta Elgetan hurrengo asteko martitzenean. Mankomunitateak adierazi du, pedalak jartzeko lanek irauten duten bitartean, edukiontzi horiek dauden inguruetan zirkulazioan zein oinezkoengan eragozpen txikiak sor daitezkeela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak