Arrasaten elkartrukean dauden bretoiek Goiena bisitatu dute

Bretoiak Goienako erredakzioan.

Bretainiako Vannes (bretainieraz Gwened) eta Quimper (Kemper) herrietatik 14-15 urte arteko 55 ikasle etorri dira Debagoienera. Arizmendirekin egin dute elkartrukea eta astebetez egongo dira ikasleok Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako familien etxeetan. Gaur Goienan izan dira ikasle horietako batzuk, tokiko komunikabide batek nola funtzionatzen duen ikasteko. Arrasate Irratian, Goiena telebistan, Goiena aldizkarian eta Puntuan lana nola egiten den ezagutzeko aukera izan dute bretoiek.

Maketazioak nola funtzionatzen duen azaldu die Larraitz Zeberio kazetariak eta Iñaki Iturbe diseinu arduradunak.