Debagoieneko zikloturista taldea Kantabria aldera joango da ekainean

Xabi Gorostidi 2019ko mai. 6a, 13:18
Argazkia: Debagoieneko zikloturistak.

Paraje horiek aukeratu dituzte urteroko irteera egiteko. Hala, ekainaren 8an eta 9an Lierganes inguruko errepideetan 100 kilometroko etapa bana egingo dituzte, eta elkarteko kide ez direnek ere joateko aukera izango dute. 

Hauek dira bi etapetako ibilbideak:

  • 1. etapa (maiatzak 8): Lierganes - San Roque de Riomiera (Alto de Caracol), Portillo de Lunada, Puerto de la Sía Arredondo eta Lierganes. Guztira 100 km, eta 3.500 metroko alde positiboa.
  • 2. etapa (maiatzak 9): Lierganes, Entrambasaguas, Cubas, Pedreña, Astillero, Igollo de Camargo, Escobedo, Astillero-Peña Cabarga –aukerakoa– eta Lierganes. Guztira 100 km, eta 1.100 metroko alde positiboa.

Irteeraren kostua 50 euro ingurukoa izango da –armosuarekin, 3 euro gehiago–, eta elkarteko kide ez direnek mezu elektronikoa bidali beharko dute ondorengo e-postara: debagoiena.tx.t@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak