Emaitza txarrak ekarri dituzte Herriartekoaren joanekoetatik

Julen Iriondo 2019ko mai. 5a, 13:27

Bergarak 2-1 galdu zuen Adunan, eta Aretxabaletak 3-0 Zestoan. Ez batzuek ez besteek ez zuten, gainera, tanteo onik lortu. Bergararrek, dena den, badute oraindik aurrera egin ahal izateko esperantza txiki bat.

Bergarakoei dagokienez, kadete mailako partidua 22-9 galdu zuten: mahoneroen atzelariak ez zuen hasiera ona izan, baina neurketaren bigarren zatian gehiago borrokatzeko moduan izan ziren.

Gazte mailan, 4-22 irabazi zuten bergararrek. Adunakoen aurrelariak lesionatuta jokatu zuen, eta erraz irabazi zuen Bergarako bikoteak.

Nagusietan, azkenik, 22-8 irabazi zuen Adunak. Hotz sartu ziren partiduan bergararrak, eta ez zuten jakin euren aurrelaria saihesten.

Aretxabaletari dagokionez, berriz, 22-5, 22-2 eta 22-8 izan ziren emaitzak.

Kadeteetan ez zuten euren mailarik eman; gazte mailakoa pentsatzekoa zen, aretxabaletarren bikotea berez kadetea baitzen; eta nagusietan, partidu erdira arte lehian egon ziren Aretxabaletakoak, baina azkenean ezin tanto gehiago egin, nahiz eta nahikoa ondo aritu.

Bergarako eta Aretxabaletako partiduak, biak, egubakoitz arratsaldean izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak