0-1 irabazi du Aloñak Arrasaten, eta azken neurketan izango du dena jokoan

Julen Iriondo 2019ko mai. 4a, 21:53

Auritz Larreak lehen zatiko 30. minutuan egindako gola nahikoa izan da oñatiarrek datorren denboraldian Ohorezko Erregionalean jokatzeko esperantzari eusten jarraitu ahal izateko. Markagailu estuarekin, gorritxoei luze egin zaie partidua, baina helburua lortu dute azkenerako.

Asko eta garbiegiak ez, baina bi taldeek izan dituzte aukerak gola egiteko.

Bigarren zatian, arauzko denbora betetzeko hamabi minuturen faltan, bat gutxiagorekin geratu da Mondra, Jon Mendietak atzealdean huts egin eta aterantz zuzen zihoan aurkaria heltzeagatik txartel gorria ikusita.

Ez da, ordea, igarri, eta Aloñari luze egin zaio partidu amaiera –90. minutura iristear, gainera, Aloñak ere galdu du jokalari bat, Gaizka Irizar, bigarren txartela ikusita–.

Azken jardunaldian Urola liderra hartuko du Azkoagainen Aloñak. Sailkapenean edozer gerta daiteke: lehenengo, bigarren zein hirugarren izan daitezke oñatiarrak. Baina bigarrena den Lagun Onakek Lazkaon –sailkapeneko putzuan dago– irabaziko balu, Urolari bi goleko aldearekin irabaztea beharko luke Aloñak, bigarren izan eta igoerarako promozioa jokatzeko –eta azpeitiarrak igoko lirateke zuzenean–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak