Bergarako IAT tailerrak laugarren linea bat izango du

Maialen Regueiro 2019ko mai. 2a, 13:20

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ibilgailuen Azterketa Teknikoen zerbitzuaren egoera aztertu ostean, Bergaran laugarren linea jartzea erabaki du, besteak beste. Gainera, linea berri hau berehala hasiko da zerbitzua ematen. 

Zarautzen IAT estazio berria irekiko dute eta Urnietako eta Irungo IAT estazioei informazio-espedientea irekiko zaie, Euskadiko gainerako estazioen batez besteko produktibitatea baino produktibitate txikiagoa izateagatik. Izan ere, bi tailer hauetan 2018ko maiatzean hasi zen beherakada eta azarotik aurrera beherakada areagotzen joan da.  Bergarako, Arrigorriagako, Jundiz eta Zamudioko tailerrek, berriz, igoera izan dute jardueran 2018tik 2019ra. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak Beasainen, Zallan eta Sopelan ere estazioak irekiko ditu, berehala izango ez bada ere. 

IAT zentroak EAEn eta araudi berria

Gaur egun, guztira zortzi IAT tailer daude Euskal Autonomia Erkidegoan. Europatik tailer guztiak egokitzeko eskakizuna etorri zen eta pixkanaka estazioak egokitu egin dira. Hala, hilaren 20an EAEko IAT estazio guztiak Europako egungo gidalerroen arabera funtzionatzen arituko dira. Araudi honek emisioen kontrol handiagoa eta emaitzen trazagarritasuna ahalbidetuko ditu. Hala, egiaztapen bakoitzaren emaitza, gailu batek neurtzen duenaren araberakoa izango da, pertsonak balora edo interpreta dezakeenaren araberakoa izan beharrean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak