Debagoienean EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien jeltzaleak Leintz aldean nagusitu diren arren

Mirari Altube Arrese 2019ko api. 29a, 00:10

Debagoieneko bederatzi herritatik seitan izan da nagusi EH Bildu eta Leintz bailarako hiruretan EAJ, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza. Dena den, boto kopuruari dagokionez ez da egon alde handirik hiru herri horietan eta baita Bergaran ere. Bi alderdi horiek zein PSE-EEk gora egin dute boto kopuruan. PPk eta bereziki Elkarrekin Podemosek, ostera, galdu egin dituzte botoak, azken horrek 3.000 baino gehiago. Aipagarria izan da, gainera, parte-hartze datua, herri guztietan egin duelako gora nabarmen.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak