Maiatzaren 1ean Iruñeara joateko deia egin du LABek

Maialen Regueiro 2019ko api. 25a, 17:13

Maiatzaren 1eko manifestazioak Iruñean eta Baionan izango dira eta Debagoienari Iruñeara joatea egokitu zaio. Hala, LAB Sindikatuak autobusa antolatu du elkarretaratzera joan ahal izateko. Arrasate, Oñati eta Bergaratik irtengo dira autobusak ordutegi hauetan: 9:00etan Garibain (Arrasate), 9:10ean Sanpru/Elorregi (Oñati) eta 9:30etan autobus geltokian (Bergara). Bueltako autobusa 18:00etan izango da. Aurrez izena ematea komeni da Arrasateko Irati tabernan, Oñatiko Arrano eta Eltzia tabernetan edo eta Bergarako Arrano tabernan. 943 79 74 08 eta 943 76 01 89 telefono zenbakietan ere eman daiteke izena. 

Hemen, Iruñeako egitaraua:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak