Goitibeheren Europako txapelketan emaitza onak lortu dituzte debagoiendarrek

Maialen Regueiro 2019ko api. 23a, 16:13

Guztira zortzi debagoiendarrek hartu dute parte asteburuan, Legazpin jokatu den goitibeheren Europako txapelketan eta lortutako emaitzak onak izan dira.

Sailkapen orokorrean, Adrian Perez eta Unai Biain oñatiarrak izan dira bailarako onenak lortutako hirugarren postuari esker, baina bikote hau onena izan da, baita pneumatica GX modalitatean ere. Horrez gain, eta modalitate berari dagokionez, Ioritz eta Gotzon Aranguren aita-seme oñatiarrak hirugarrenak izan dira, Ion Madina eta Danel Gereta oñatiarrak laugarrenak eta Aitor Perez aretxabaletarra hamabosgarrena. Bestalde, SpeedTrike modalitatean aritu da Joseba Igartua oñatiarra eta bederatzigarren postua lortu du.

Ioritz eta Gotzon Aranguren

Aita-seme oñatiarrak normalean ez dute nazioarteko probetan parte hartzen, baina honakoa horren gertu zegoela aprobetxatuta animatu egin ziren. Gainera, asteburuan lortutako emaitzarekin Espainiako txapelketarako sailkatu dira, baina momentuz aita-semeak Euskal Liga barruan nahi dute parte hartu. Hala, hurrengo proba maiatzaren 26an izango dute Oñatin eta Bergaran jokatuko den txapelketan ere parte hartzeko asmotan daude. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak