Aberri Eguna ospatu dute gaur herritar askok

Nekane Muñoz 2019ko api. 21a, 14:09
Herritar Batasunak Elgetan egindako ekitaldia

Urtero bezala, Aberri Eguna ospatuko dute Euskal Herritar ugarik, baita debagoiendarrek ere. Etxe askotan ohitura da egun honetan ikurrina zintzilikatzea balkoi edo leihoetan, eta aurten ere hala egin du hainbatek norbere herrian. Alderdi politikoek eguna ospatzeko eta aldarrikapenak egiteko hitzorduak jarri dituzte hiriburuetan. Herritar Batasunak, Elgetan ospatu du.

Herritar Batasunak, Independentzia eta sozialismoa lelopean, Elgetako plazan eguerdiko 12:00etan ospatu du Aberri Eguna. Gerturatu direnek, ideiak elkarbanatzeko aukera izan dute mikrofonoa hartuz.

EH Bilduk eta EH Baik Iruñean eta Donibane Garazin ospatu dute. Azken urteotan bi koalizioek Independentistak Sareak deitutako ekitaldiekin bat egin dute, baina mugimendu horrek aurten Aberri Eguneko ekimenik ez antolatzea erabaki duenez, euren deialdi propioa egitea pentsatu dute. Bi koalizioek hausnarketa bera egin dute, biek uste baitute ospakizun hori "eraberritzea eta zabaltzea" ezinbestekoa dela, euskal herritar guztiak ekimen bakarrean bildu nahi izanez gero behintzat. Iruñean 12:00etan hasi da manifestazioa, Aurrera egin lelopean.

EAJk, bestetik, Bilboko Plaza Barrian ospatu du Aberri Eguneko ekitaldi nagusia, 11:30ean hasita. Bertan izan dira, Iñigo Urkullu, Andoni Ortuzar eta Aitor Esteban, besteak beste. Beste urte batez, "euskal nazioagatik lan egiten jarraitzea" izan dute hizpide.

Elkarrekin Podemosek aldiz, Errenterian ospatu du Agirre Lehendakariaren plazan ekitaldi nagusia 12:00etan. Jon Collar, Lander Martinez edota Maria Valiente bertan izan dira, eskubide sozialen eta identitate aniztasunaren ideia aldarrikatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak