Aretxabaleta, Bergara eta Oñati izango dira Herri Artekoan

Xabier Urtzelai 2019ko api. 17a, 08:42

Txapelketaren aurkezpenean batutako taldeen ordezkariak, atzo. Argazkia: Gipuzkoako pilota federazioa

Atzo, martitzena, aurkeztu zuten 2019ko Herri Arteko Pilota Txapelketa, eta eskualdeko hiru ordezkari izango dira: Oñati, Bergara eta Aretxabaleta. Maiatzaren 5eko asteburuan Bergarak eta Aretxabaletak izango dute lehen kanporaketa, eta oñatiarrek final-zortzirenetan hasiko dute torneoa, maiatzaren 19an.

Albiste onak pilotan, Debagoieneko hiru herrik Gipuzkoako Herri Artekoan parte hartzeko gaitasuna erakutsi dutelako, eta Bergara, Aretxabaleta eta Oñati dira herri horiek –iaz txantxikuarrek bakarrik hartu zuten esku, kadete mailan, gazte mailan eta seniorretan pilotariak behar izaten direlako–. 

Hala, Pazko Astearen ondoren hasiko dute Aretxabaletak eta Bergarak Herri Arteko Txapelketa, final-hamaseirenetan. Bergararrek Adunako pilotariak izango dituzte aurrean, eta aretxabaletarrek Zestoakoen kontra jokatuko dute. Bada, maiatzaren 5ean, eta maiatzaren 12an jokatuko dituzte joaneko eta etorriko partiduak, eta irabaziz gero, Bergarak Hernani izango du final-zortzirenetan eta Aretxabaletak Asteasu. Oñatiko pilotariek, berriz, astebete geroago hasiko dute torneoa, maiatzaren 17an, eta Altzoko pilotariak izango dituzte kontrario. Finala, berriz, ekainaren 29an jokatuko dute, Donostiako Atano pilotalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak