Aloña Mendik hiru 'final' ditu goialdekoak gehiago estutzeko

Xabier Urtzelai 2019ko api. 12a, 18:00

Ohorezko Erregionalean, Bergarak (38) eta Aretxabaletak (38) garaipen bat behar dute urtea lasai amaitzeko, eta poliki-poliki Mondrarekin (42) batera datorren urtean pentsatzen hasteko; hala, geratzen diren bost jardunaldiak aproposak izango dira gutxiago jokatu duten jokalarien artean minutuak banatu eta urtea borobiltzeko. Aloña Mendiri hiru final geratzen zaizkio.

Bergarak bigarren postuan dagoen Anaitasunaren bisita izango du zapatuan (17:00, Agorrosin) eta Mondrak eta Aretxabaletak kanpoan jokatuko dute: Irunen arrasatearrek (12:30) eta Zarautzen, berriz, aretxabaletarrek (16:30). 

Erregional Preferentean, berriz, saltsa polita dago mailaz igotzeko borrokan dabiltzan Urolaren (59), Lagun Onaken (57) eta Aloña Mendiren (56) artean. Oñatikoak Lagun Onaken kontra garaipen ederra eskuratzetik datoz (1-2) eta domekan (16:30, Azkoagain) ezingo dute Soraluzeren kontra hutsik egin. Hiru jardunaldi baino ez dira geratzen, eta azken jardunaldian Aloñak Urola hartuko du etxean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak