Munduko erreferente
Automatizazioen eta eguzki energiaren sektoreetan munduko erreferente gisa sendotzeko beste urrats bat dela jakinarazi du Mondragon Assemblyko Txinako zuzendari orokor Mikel Gantxegik: "Urtetik urtera sendotzen ari gara merkatuan, eduki teknologiko handiko proiektuetako erreferente gisa. Lantegi berri honek hazten jarraitzea ahalbidetuko digu, bai eta barruan definitu ditugun eta egun ditugun bezeroek eta etorkizunean izango ditugunek Txinakoa bezain exijentea den agertoki batean lehiakorrak izaten jarraitzeko eskatu dituzten erronka berriei heltzea ere".