Maiatzaren 28an, Mankomunitatearen turismo sailaren eskutik, VII. Artzaintza Eguna ospatuko da Antzuolan, eta proposatutako ekitaldien artean dago eskualdeko gazta ekoizleen elkartearekin elkarlanean antolatu duten Debagoieneko pastoriek izeneko V. argazki digital lehiaketa.
Eskualdean ateratako eta artzaintzarekin lotutako argazkiak izan behar dira, eta edonork parte hartu dezake, lehiaketaren antolaketarekin harreman zuzena dutenek izan ezik. Lehiakide bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, beste sariketa batzuetan aurkeztu bakoak eta inon argitaratu bakoak.
Turismodebagoiena.eus atarian dagoen formularioa bete beharko da lehiaketan parte hartzeko, eta Debagoienekopastoriek gmail.com helbidera bidali behar dira argazkiak, maiatzaren 7a aurretik.