Aste Santutarako gertu daude parrokiako kideak

Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako parrokiak elizkizun mordoa iragarri dituzte Aste Santuetara begira egubakoitzean, apirilaren 12an, hasi eta Pazko domekara bitartean.

Garizumako otoitzaldiarekin emango diote hasiera Aste Santuari, egubakoitzean, eta apirilaren 21ean bukatu Pazkoarekin.

Hona hemen egutegia:

Apirilaren 12a, egubakoitza

  • Aretxabaletan (19:00): Garizumako otoitzaldia.

Apirilaren 13a, Erramu-zapatua

  • Aretxabaleta (19:00): Meza.
  • Eskoriatza (19:00): Meza.

Apirilaren 14a, Erramu-domeka

  • Aretxabaleta (11:00): Meza.
  • Eskoriatza (12:30): Meza.
  • Leintz-Gatzaga (12:30): Meza.

 Apirilaren 15a, astelehena

  • Aretxabaleta (19:00): Elkarteko penitentzia.

Apirilaren 16, martitzena

  • Eskoriatza (19:00): Elkarteko penitentzia.

Apirilaren 18a, Eguen-Santua

  • Aretxabaleta (19:00): Jaunaren azken afaria.
  • Eskoriatza (17:00): Jaunaren azken afaria.
  • Leintz Gatzaga (18:30): Jaunaren azken afaria.

Apirilaren 19a, Ostiral-Santua

  • Aretxabaleta (09:00): Gorespenak.
  • Aretxabaleta (11:00): Gurutze-bidea.
  • Aretxabaleta (19:00): Jaunaren nekaldiko ospakizuna.
  • Eskoriatza (11:00): Gurutze-bidea parrokian.
  • Eskoriatza (17:00): Jaunaren nekaldiko ospakizuna.
  • Leintz Gatzaga (18:30): Jaunaren nekaldiko ospakizuna.

Apirilaren 20a, Zapatu-Santua

  • Aretxabaleta (09:00): Gorespenak.
  • Aretxabaleta (21:00): Pazko  Gaubeila.
  • Eskoriatza (19:00): Pazko Gaubeila.

Apirilaren 21a, Domeka-Santua

  • Aretxabaleta (11:00): Meza nagusia.
  • Eskoriatza (12:30): Meza nagusia.
  • Leintz Gatzaga (12:30): Meza nagusia.