Alonso eta Alzola aurrealdean Malagan egindako lasterketan

Xabier Urtzelai 2019ko api. 9a, 15:05
Axier Alonso eta Iñigo Alzola, Euskal Selekzioko gainontzeko kideekin batera, asteburuan.

Alhaurin El Granden (Malaga)  jokatu dute asteburuan Espainiako Kopako bigarren proba. 32 kilometroko luzeera eta 2200 metroko desnibel positiboa zituen zirkuituan, emaitza ederrak bildu zituzten Euskal Selekzioko kideek. Eta, tartean egon ziren Axier Alonso oñatiarra eta Iñigo Alzola arrasatearra. 

Andaluziako lasterketak ez dira Euskal Selekzioko kideen gustokoenak. Lurzoru ezberdina, ibilbide korrikalariagoak eta bidai luzeak izaten dira tarteko. Hala ere, postu bikainak lortu dituzte, “Los Tajos Skyrace” lasterketako zirkuitu gorabeheratsuan. Emakumeetan, beste behin, Maite Etxezarreta azpeitiarra izan zen euskaldunik onena. Gizonezkoetan, Beñat Katarain zegamarra izan zen lehen euskalduna helmugan. Debagoieneko korrikalariei dagokienez, Iñigo Alzola 12. postuan helmugaratu zen (3.11.20) eta Axier Alonso 16.a izan zen (3.16.49). 

Lasterketa Antonio Herrera (2.55,52) andaluziarrak, eta Gemma Arenas (3.30.34) gaztelarrak irabazi zuten. 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak