Hainbat kirol probatu dituzte eskola kirolean diharduten gaztetxoek

Mirari Altube Arrese 2019ko api. 9a, 14:31

Leintz Eskola Kirolak antolatuta hainbat kirol ezagutzeko aukera izan dute aste bukaeran neska-mutikoek. Batetik, txirrindularitzako topaketa egin zuten zapatuan, Dorletako Ama txirrindularitza elkartearekin elkarlanean. Eta bestetik, Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoen topaketa izan zen.

Bizikleta gainean, Iturripen elkartu ziren Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 2. mailara arteko 50 ikasletik gora. Han ginkana eta abilezia frogak egin zituzten baita bizikleta ibilaldia Garagartza auzora ere. Argazkiak: Ibai Bolinaga eta Julen Aranbarri.
 
LHko 2. mailako 40 bat neska-mutikok hainbat kirol ezagutzeko aukera izan zuten, Iturripen bertan: errugbia, eskubaloia, saskibaloia, areto futbola eta atletismoko lasterketak eta jaurtiketak egin zituzten. Argazkiak: Susana Santor eta Oinatz Agirre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak