Hezkuntza-eredu berria eta Unibertsitatearen etorkizuneko erronkak aurkezteko ekitaldian hitz egin dute Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak, Unibertsitate bereko errektoreorde Jon Altunak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaile Iñaki Larreak, baina beraiekin batera izan da, gainera, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua ere. Horrez gain, jardunaldian hitzaldia eman du Xavier Aragarayk, esparru berriaren diseinuan Unibertsitatearekin elkarlanean aritu den hezkuntza-berrikuntzako adituak.
Hiru ardatz
Hezkuntza-proiektu berriaren hiru ardatzak honako hauek dira: modulu-bidezko diseinua eta prestakuntzaren etengabeko ebaluazioa; ibilbide akademikoaren pertsonalizazioa; eta diziplinartekotasuna eta prestakuntza-esperientzia.
Etorkizuneko ikaslea
Hiru esparru horiek eta ikasleek lan-inguruneetan ezinbestean behar izango dituzten konpetentziak eta trebeziak aintzat hartuta, Mondragon Unibertsitateak sei ardatzen bidez garatu ditu Mendeberri 2025ek berak eta etengabe aldatuko den etorkizuneko gizarteak behar izango duen eta Unibertsitatetik irtengo den egresatuak izango dituzten ezaugarriak: munduko herritarra, identitatea eta helburu pertsonalak, ikastun malgua, ikastun aktiboa, komunikatzailea eta komunikazioaren bideratzailea eta kooperatibismoa.