Iñaki Etxaniz Tesouroren hitzaldi batekin emango diote hasiera, bihar, Elgetako memoria jardunaldiei

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko api. 8a, 12:33
2016ko urrian Elgetan egindako memoria jardunaldietako hitzaldi bat.

Bi hitzaldi, eta Kamarada dokumentalaren emanaldia egingo dituzte, aurten, Intxortako borrokaldien urteurrena aldarrikatzeko. Apirilaren 28an, bestetik, lore eskaintza egingo dute Intxortako atea-n. Hauteskunde-eguna izanik antolatzaileek erabaki dute errekreaziorik ez egitea.

Intxortako borrokaldien urteurrena gogora ekartzeko egitaraua berezia da aurten. Antolaketa lanetan hasi eta eguna iragarri ostean jakin zuten antolatzaileek Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskunde-eguna izango zela apirilaren 28a.

Hori horrela, erabaki dute errekreaziorik ez egitea, eta bestelako egitarau bat antolatzea eta memoria osatzeko jardunaldiak prestatu dituzte.

Aurreko egunetarako bi hitzaldi eta ikus-entzunezko baten emanaldia iragarri dituzte. Apirilaren 28an, berriz, lore eskaintza egingo dute Intxortako atea-n, 11:00etan.

Lehen hitzaldia, bihar

Lehen hitzaldia martitzenean izango da, hilak 9. EHUko ikerlari Iñaki Etxaniz Tesourok egingo du, 19:00etan, udaletxean. Izenburua da Air Pyrénées, Euzkadiko gobernuaren airelinea.

Eguenean, berriz, Intxorta 1937 kultur elkarteak ekoiztutako Kamarada emango dute udaletxean. Miliziano komunista izandako Celestino Uriarte arrasatearraren bizitzan oinarritzen den dokumentala da.

Eta apirilaren 25erako Berangoko burdin hesiaren museoko arduradun Aitor Miñambresen hitzaldia iragarri dute. Euzkadiko gudarostea eta Molaren erasoa izeneko hitzaldi egingo du udaletxean, 19:00etan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak