Hainbat debagoiendarrek Korrikarekin bat egin dute aste bukaeran

Goiena 2019ko api. 8a, 09:56

Apirilaren 13an eta 14an pasatuko da 21. Korrika Debagoienetik, baina ez dira gutxi izan bailaratik igaro aurretik ibilbidean parte hartzea nahi izan dutenak. Horrela, aste bukaeran Nafarroa edota Nafarroa Beherean izan dira Debagoienetik joandako hainbat kuadrilla.

Antzuolarrek, iragarri zuten moduan, Aiherran egin dute bat Korrikarekin; eta Iruñetik edota Agoitzetik ere jaso ditugu bergararren eta oñatiarren argazkiak.

Bestalde, Garabide elkarteko kideak eta lagunak egubakoitzean Nafarroako Erriberan parte hartu zuten Korrikan. Azaldu dutenez, Arrasate, Durana, Agurain, Aramaio, Bergara, Villabona, Durango eta Elizondoko lagunak batu ziren, besteak beste. Bestalde, Oñatiko Gaztetxekoak Maulen ibili ziren korrika, Prefosta Elkartearekin hartutako kilometroan zehar. Elgetar talde polit bat ere Izturitzen izan zen, Aiherratik zetozen aurpegi ezagunak ikusi zituzten gainera elgetarrek.

Korrikako argazkiak GOIENAra helarazi nahi badituzu, bidali itzazu Whatsapp edo Telegram bidez 688 69 00 07 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak