Beste aldietan moduan, afalostean egingo dute saioa, eta zortzi bertsolarik jardungo dute. Debagoienekoek lehiakide ezagunak izango dituzte gaurko saioan lagun: Uxue Alkorta, Aner Peritz Euzkitze, Imanol Albizu, Igauri Lopetegi eta Maddi Aiestaran.
Otsailean abiatu zuten Eskolartekoa, eta, urtero moduan, Saran borobilduko dute ekimena. Aurten, ekainaren 8an izango da herrialde guztietako bertsolariak, bertso-eskolak eta zaleak batuko dituen finala. Iazkoan, Aranarekin batera, Aramaioko Aitor Ugarte Erizek ere hartu zuen parte, Arabako ordezkari.