Hamaika urte dira Debagoieneko Mankomunitatea, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ekimen hori antolatzen hasi zela. Antolatzaileen esanetan, helburu nagusia hasieratik izan da Lanbide Heziketa ezagutzera ematea eta lan merkaturako balizko aukera bezala aurkeztea; bereziki, gazteei, baina baita langileei, gurasoei eta, orokorrean, herritarrei ere. Goiaz! ekimenaren antolatzaileek gaineratu dute jadanik milatik gora bisitari pasatu direla Kulturateko klaustroan jartzen diren standetatik: "Badirudi pixkanaka emaitzak lortzen ari garela; Lanbide Heziketa ikasi daitekeen eskualdeko zazpi ikastetxeetan 1.200 ikasle baino gehiago baitaude matrikulatuta, 24 ziklotan."
Arrasateko Kulturaten izango da aurtengo azoka eta antolatzaileek herritar guztiei egin diete gonbidapena. Informazio mahaiak bisitatzeko ordutegia: Astelehenean, apirilak 8an, 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara. Eta astearten, apirilak 9an, 9:30etatik 13:30etara.