Derbiarekin amaituko dute liga Ford Mugarrik eta Fagor Industrialek

Xabier Urtzelai 2019ko api. 5a, 11:54

Ford Mugarri Arrasatek eta Fagor Industrialek derbiarekin agurtuko dute Euskadiko Txapelketa (domeka, 12:15, Iturripe). 

Zuri-moreendako urteko azken partidu garrantzitsua izango da, irabaziz gero matematikoki kategoriari eutsiko diote eta: "Sailkapenean atzetik lau talde gehiago izatea garrantzitsua da, ez dakigu-eta zenbat taldek galduko duten maila. Segurua dena da azken bosgarrenak ez duela mailarik galduko", dio Josu Herrerok.

Oraingoz, postu horretan daude zuri-moreak, baina Muskiz bi puntura baino ez dago: "Muskizek liga jokoan duen Urkulizen kontra jokatu behar du. Normalena galtzea izango litzateke, baina... guk gurea egin behar dugu". Oñatikoek, berriz, urteko partidu garrantzitsuenak dituzte aurretik, kasurik txarrenean bosgarren postuan sailkatuko dira eta; izan ere, postu horrek lauko finala jokatzeko aukera ematen die. Fase horretarako taldearen bertsio onena errekuperatzea ezinbestekoa da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak