Korrikaren hasiera eta bukaera
Goienak bat egingo du bihar ETBrekin, Berriarekin, Hamaikarekin, Infosarekin, Kanalduderekin eta Xaloarekin, Korrikaren hasiera Garestik (Nafarroa) emateko. 16:10ean hasiko da emankizuna. Aurkezleak Ilaski Serrano eta Naroa Iturri izango dira; erreportariak, berriz, Amaia Txintxurreta (Goiena), Ion Orzaiz (Berria), Pantxika Maitia (Kanaldude) eta Julen Iraola (Infosare).
Hala, bihar, hilaren 4a, 16:10ean, Goiena telebistan eta Goiena.eus atarian, Korrikaren hasiera zuzenean ikusteko aukera egongo da. Era berean, apirilaren 14an, domekan, 12:00etan, Goiena telebistan eta Goiena.eus atarian, Korrika nola amaitzen den ere zuzenean emango da.
Korrika Debagoienean
Korrikak hurrengo aste bukaeran zeharkatuko du Debagoiena: apirilaren 13an, Oñati eta Bergara; eta 14an, Aramaio, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga. Debagoieneko ibilbidearen irudiekin saio berezia ekoiztuko du Goienak, eta Goiena telebistan emango du domekan bertan, 22:00etan, eta Goiena.eus atarian egongo da ikusgai astelehenean.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak