Hitzarmena sinatu dute Goiener elkarteak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Mirari Altube Arrese 2019ko api. 1a, 19:00

Santi Otxoa de Eribe, Goienerreko zuzendaria, eta Begoña Pedrosa dekanoa hitzarmena sinatzen.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Goiener kooperatibaren bazkide egin da, eta, aurrerantzean, campus bietako energia hornitzailea izango da. Gaur, apirilak 1, sinatu dute hori zehazten duen hitzarmena Eskoriatzako campusean.

Hitzarmen ekitaldian izan dira erakunde horietako ordezkari nagusiak; batetik, Santi Otxoa de Eribe, Goiener kooperatibako zuzendaria, eta bestetik, Begoña Pedrosa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.

Hitzarmen horri esker Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bazkide laguntzaile izango da Goiener elkartean. Gainera, aurrerantzean, Goiener izango da Aretxabaletako eta Eskoriatzako campusetako energia hornitzailea.

Hitzarmenaren helburua erakunde bien arteko harremanetan sakontzea eta kontsumo eta energiaren erabilera arduratsua sustatzea dela adierazi dute, baita fakultateak kontsumituko duen energia guztia, aurrerantzean, berriztagarria izango dela bermatzea ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak