Emakumezkoendako futbol tokapeta egingo dute Real Sociedad Fundazioko entrenatzaileekin

Mirari Altube Arrese 2019ko api. 1a, 17:16

Hirugarrenez antolatu du Arizmendi Ikastola kirol elkarteak 8 eta 12 urte arteko emakumezkoendako futbol topaketa, Mondra, UDA eta Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin. Apirilaren 15ean izango da (15:30-17:00), Ibarra futbol zelaian, eta izena emateko epea zabalik dago apirilaren 10a bitartean.

Real Sociedad Fundazioko entrenatzaileek Realean erabiltzen dituzten ariketak erakutsiko dizkiete gaztetxoei. 

Topaketaren helburua da Lehen Hezkuntzako 3.etik hasi eta 6. mailara bitarteko gaztetxoei futbola gertutik ezagutzeko aukera eskaintzea, horrekin gozaraztea, eta, etorkizunera begira futbolaren munduan bidea zabaltzea, gustuko izanez gero. Hala, topaketan parte hartzeko ez dela beharrezkoa futbol talderen bateko kide izatea jakinarazi dute.

Leintz bailarako edozein neskak eman dezake izena honako webgunearen bitartez: www.arizmendi.eus. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak