Abisu horia iragarri dute etzirako elurragatik

Maialen Regueiro 2019ko api. 1a, 12:48

Segurtasun Sailak abisu horia iragarri du elurragatik asteazkenerako. Prezipitazioa elur moduan 1000 metrotik behera egon daiteke 12:00etatik aurrera. Arratsaldean elur-kota jaitsi egingo da 600-800 metro ingurura iritsi arte. Arratsalde-gauean ekaitzak jo dezake eta txingorra egin dezake. 

Asteartea, hilak 2

Zerua hodeitsu egongo da, eta egunaren bukaeran oso hodeitsu geratuko da. Goizaldean baliteke prezipitazio txikia egitea. Arratsaldetik aurrera, prezipitazio txikia egingo du bereziki kantauri isurialdean. Mendebal-osagaiko haize ahula ibiliko da eta eguerdi aldean ipar-mendebaldetik finkatuko da, ahul-bizia. Tenperaturan, ez da aldaketarik egongo edo gutxi jaitsiko da.

Osteguna, hilak 4

Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, bereziki egunaren lehen zatian eta gauean. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu kantauri isurialdean eta txikiak gainerakoan; probabilitatea txikiagoa izango da arratsaldean. Kantauri isurialdean trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra egin dezake goizaldean. Elur-kota baliteke 500-700 m artean egotea goizaldean eta arratsaldean 1000 m-tik gora igo daiteke. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan goizaldean. Tenperatura minimoak nahikoa jaitsiko dira eta maximoak gutxi igoko dira. Barnealdeko zenbait tokitan izotz txikia egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak