Iñaki Ogara: "Gozatzen ari gara, eta holaxe amaitu gura dugu liga"

Xabier Urtzelai 2019ko api. 1a, 11:22

Liga postu erosoan amaituko du MUk, jaitsiera postuengandik arduratu barik, baina ligako oilarrekin aurrealdeko lehian ibiltzeko aukera barik. Arrasatekoak bosgarren daude Solaresen kontra 89-85 irabazi eta gero, eta geratzen diren hiru jardunaldietan ez dute estuasunik pasako. Hala ere, laugarren postua begiz jota dute. 

"Solares atzealdeko postuetan dago eta partidua irabaztera etorri da. Guk, berriz, lan ona egin dugula uste dut baina baja garrantzitsuak izan ditugu kantxan, eta fisikoki sufritu egin dugu. Hala, nahiz eta guk erasoan ondo jokatu dugun bigarren jokaldietan kanpotarrek eroso saskiratu dute", adierazi du Iñaki Ogarak partidu amaieran.

Baja garrantzitsu horiei aurre egiteko, baina, Arri-k jokalari gazteak erabili ditu: "Euren lana hor dago, beheko kategoriatan ere lan oso ona egiten dabiltza eta konfiantza dugu eurengan. Gainera, minutu garrantzitsuetan kantxaratu ditugu, eta erantzun egin dute".

Bada, arrasatearrek kontrario zuzen Valle de Eguesen kantxan jokatuko dute datorren asteburuan: "Urte osoan gozatzen gabiltza, eta halaxe amaitu gura dugu denboraldia. Astean ahaleginduko gara ondo entrenatzen, eta entrenamenduetan landutakoa kantxara eramaten. Gainera, laugarren postuan sailkatzeko aukerak ditugu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak