"Auzolan emankorra izan da, baina ez dugu amaitu"

Xabier Urtzelai 2019ko mar. 31a, 11:22

Leintz Gatzagako hainbat herritarrek auzolana egin zuten atzo Gaztainuzketako mendi-etxeetan: "Belarra kendu baino sastrakak garbitzen ibili ginen hamasei lagun inguru. Jendearen erantzuna zoragarria izan zen, baina lan handia egin bagenuen ere, oraindik ez dugu amaitu", adierazi dio GOIENAri Juanito Bengoak.

09:00etan hasi eta 14:00ak arte auzolanean ibili ziren koadrila polita Gaztainuzketako etxeetan: "Aspaldi egin gabeko lana zegoen han, eta sastraka mordoa zegoen pilatuta. Helburua inguru horiek txukuntzea zen eta jendeak lan izugarria egin zuen, ederra izan zen herritarren erantzuna".    

Oraindik, baina, ez dituzte lanak amaitu: "Egun bakarrean egiteko lan handia zegoelako. Oraindik ez dugu hurrengo hitzordua zehaztu, bi asteburutan jarraian egitea akaso askotxo izango delako, baina ez da komeni askorik luzatzea". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak