Bidegorria Bergararaino irits dadin eskatzeko bizikleta martxa egingo dute

Maider Arregi 2019ko api. 5a, 09:45

Apirilaren 6an, bizikleta martxa egingo dute Antzuola eta Bergara arteko bidegorriaren egoera ikustarazteko. Helburua, bi herriak lotuko dituen bidegorri-sarea amai dezatela eskatzea da.

Herriak lotu, bidegorria amaitu lelopean, antzuolar talde batek bizikleta martxa antolatu du. Helburua bidegorriaren gaineko egoeraz informazioa ematea: "Bizikleta martxa egingo dugu Antzuolatik Bergarara –eta buelta–. Bi udalei eta Diputazioari eskatu gura diegu bi herrien arteko bidegorria amaitu dezatela. Eta Antzuolako ur-zikinen kolektorea ere egin dezatela. Martxa hau ahalik eta jendetsuena izan dadin, deialdia bergararrendako eta antzuolarrendako da. Izan ere, ezin da ulertu horrenbeste urteko obra jasan ondoren eta diru mordoa gastatuta, nola den posible bidegorria amaitu gabe geratzea eta Antzuolako ur-zikinak errekara botatzen jarraitzea".

Martxa, apirilaren 6an, Antzuolako plazatik 11:00etan abiatuko da eta 11:30ean San Antoniora iritsiko da. "Bergarako udaletxera joango gara. Jai giroan, gorriz jantzita joateko deia egiten dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak