Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errenterian hasi zuten martxoa hasieran Euskadiko Opena, eta hango lasterketak parte-hartzeari dagokionez izan zuen arrakasta errepikatzea espero dute Aramaioko antolatzaileek domekan. "Gainera, iaz, zirkuitua erabat lokaztuta egon zen, baina domekan, eguraldi ona izango dugu, eta azken egunotako eguraldiarekin siku-siku dago dena", dio Martin Arriolabengoak.
Hori horrela, ziklistek lasterketa azkarra izango dute aurretik. 11:00etan elite mailakoek, 23 urtez azpikoek eta master 30 kategoriakoek hasiko dute lasterketa, bi minutu geroago juniorrek eta gainontzeko masterrek hasiko dute lasterketa, eta 11:04an emakumezkoek –Open Scratch–, kadete mailakoek eta emakumezko gazteek.
Iaz, 130 ziklista batu ziren
2018ko edizioan, lasterketa Ibarratik Barajuen eta Azkoaga auzoetara bueltatu zen, eta bertan, lokatz artean, Alvaro Carral eta Karla Kortazar izan ziren irabazleak. Eguraldi txarraren eraginez, antolatzaileak itzuli bat kentzekotan egon ziren.