Gorlako Igoeran ez dute iazko sufrikariorik izango

Xabier Urtzelai 2019ko mar. 29a, 10:21
Torbjorn Hejman, Moreno eta Silva, iazko podiumean.

Domekan (10:00), eguraldia ez da azken edizioan besteko erabakigarria izango; Zumarragatik bueltan Ziklistak Deskargatik joango dira Bergarara, eta herria erdigunetik zeharkatu eta gero igoko dute Gorla bigarrenez.

Norvegiako baldintza gogorretara ohituta zegoen Torbjorn Hejman izan zen iazko Gorlako Igoeraren irabazlea; lasterketaren gogortasuna probak berak utzitako datuetan antzeman daiteke: 188 txirrindularik hasi zuten lasterketa eta 65 bakarrik heldu ziren helmugara. 

Domekan egingo duen tenperatura epela –19 gradu–, berriz, Europako iparreko ziklistendako baino, Mediterraneokoendako izan daiteke aproposagoa: "Hain zuzen, Castelloko talde baten eskaera jaso dugu, baina gehienezko parte-hartzea 200 ziklistatara mugatuta daukagu, eta baiezkoa eman aurretik kopuru hori gaindituko ez dugula baieztatu behar dugu", diote Lokatzako ordezkariek. Hala, domekan autobusa jarriko dute herritarrak Gorlara igo daitezen (11:45 eta 12:15), eta jaitsiera 14:00etan izango da.

Ibilbidean aldaketak 

Etzi eguraldi hobea izatearekin batera, ziklistek azken urteetakoa baino lasterketa laburragoa izango dute: "Azken urteotan, Gorla igo eta Aipurutxora jaitsi eta gero ziklistak Udanatik bueltan etortzen ziren. Domekan, berriz, lasterketa Deskargako mendatera itzuliko da berriro". Horrela, Antzuolatik bueltan ziklistak Bergarara sartuko dira, eta erdigunea zeharkatu eta gero Gorla igoko dute bigarrenez: "Herritarrei eskatu gura diegu kontuz ibiltzeko, tropela azkar pasako da-eta herritik. Eta, posible bada, ziklistak animatzeko".

Bailarako bederatzi ziklista 

Kategoria horretan ibarreko bederatzi ziklista dabiltza: Antzuolako Aritz Kortabarria (Eulen) eta Mikel Arregi (Debabarrena); Arrasateko Andoni eta Asier Azkarate (Eulen) eta Liher Unzueta (Debabarrena); eta OÒatiko Xabier Murgiondo (Laboral Kutxa) Ekaitz Txintxurreta (Independiente), Ander Garcia (Debabarena) eta Julen Otero (Debabarrena).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak