Mikel Aristi bosgarren Kataluniako Itzuliko lehen etapan

Xabier Urtzelai 2019ko mar. 26a, 08:56
Aristi hirugarrena izan da Calellako esprintean, Boleren eta Mathews-en atzetik. Aurretik De Gendt eta Schachmann helmugaratu dira.

Mikel Aristi bosgarren sailkatu da Kataluniako Voltako lehenengo etapan, Calellan. Tropela Thomas De Gendt harrapatzen ahalegindu da, eta tartean lanean ibili dira Euskadi Muriasko ziklistak, Aristik esprintean aukerak izan zitzakeela jakinda. Ez dute helburua lortu, eta Lotto Soudalekoaren atzetik egon den esprintean Aristi onenekin batera egon da.   

"Pena, taldeak sekulako lana egin duelako De Gendt harrapatzeko, baina badakigu zer nolako maila duen txirrindulari horrek, eta ezin izan dugu harrapatu. Dena dela, taldekideek konfiantza handia eman didate eta nire garaipenaren aldeko apustua egin dute, eta horrek pozten nau. Irabaztera jokatu dugu, eta lortu ez badugu ere, bosgarren izan gara, eta tropeleko esprintean hirugarrena izan naiz. Bihar [gaur] beste aukera bat izango dugu, eta dagoeneko horretan pentsatzen hasita gaude".

Jon Odriozola: "Bosgarren postu honek konfidantza ematen dio taldeari"

Volta honetan izan daitezkeen esprintetara begira bosgarren postu honek konfidantza ematen digu. Taldeak jarrera ona izan du, eta tiraka hasi garenean esprinterrak zituzten WorldTourreko gainontzeko taldeak animatu ditugu. Baina, De Gendt estralurtarrak etapa bat gorriz markatzen duenean garaiezina da".

Gaur, martitzena, esprinterreko gizon azkarrek beste aukera bat izango dute, Mataró eta Sant Feliu de Guíxols artean 167 kilometrotako etapa laua egingo dute-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak