Oñatiko Larrain-gain elkartean, 70 entzuleren aurrean, jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa eta bertan, Haizea Arana, Julene Iturbe, Naia Arrizabalaga, Aimar Sorazu eta Bittor Zubiagirre izan ziren bertsotan kantari, Unai Belaustegi gai-jartzaile zutela.
Haizea Arana nagusitu zen, eta honenbestez, osatuta geratu da apirilaren 5ean Lasturren jokatuko den Eskolartekoaren finalean ariko den zortzikotea: Aitor Tatiegi, Uxue Alkorta, Aner Peritz, Haizea Arana, Imanol Albizu, Oihana Arana, Igauri Lopetegi eta Maddi Aiestaran.