Oihana Kortazar elgetarrak marka berria, atzo, Donostia Hondarribia Trail lasterketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mar. 25a, 12:09
Oihana Kortazar. (Artxiboko irudia)

Lehenengo emakumea izan zen helmugan sartzen eta bi minutu eta 17 segundotan hobetu du 2014tik indarrean zen marka.

Elgetarrak lehen aldiz hartu du parte Talaia Bidean izenarekin ere ezagutzen den lasterketan. 30,80 kilometroko proba da Ulia eta Jaizkibel mendietatik igarotzen dena. Lehenengo emakumea izan zen helmugan sartzen eta marka berria ere ipini du. Kortazarrek bi ordu eta erdi pasatxo behar izan zituen ibilbidea egiteko. Zehatz esanda, 2:38:03. Bi minutu eta 17 segundotan hobetu du Uxoa Irigoienek 2014an ezarritako marka.

Gizonetan Ander Iñarra lezoarra izan zen azkarren. Bere denbora, 2:14:55.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak