Etxeko taldeak derbiko hiru puntuak lortu ditu (1-0)

Maialen Regueiro 2019ko mar. 23a, 18:37

UDAk eta Mondrak erregional preferenteko derbia jokatu dute Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. 

Lehen zatian bi taldeek izan dituzte aukerak, baina ez da golik izan atsedenaldiaren aurretik. Bigarren zatiari dagokionez, seigarren minutuan etxeko taldeak gola sartu du, baina epaileak jokoz kanpo zegoela adierazi du eta gola baliogabetua izan da. Hala ere, etxeko taldeak gola sartzeko lanetan jarraitu du eta azkenean, Jon Unanueren eskutik etorri da garaipenaren gola. Azkenean, etxean gelditu dira hiru puntuak (1-0). Hona hemen derbiko irudiak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak