Segurtasun Sailak ikuskizunen eta jolas-jardueren dekretua aldatzeko prozesuari ekin dio

Maialen Regueiro 2019ko mar. 22a, 17:25

Estefania Beltran de Herediak ikuskizunen eta jolas-jardueren legea garatzeko dekretua aldatzeko prozesuari hasiera emateko agindua eman du. 

Segurtasun Sailak aldaketa-proposamen puntual bat aurkeztuko du, hainbat ostalaritza establezimendutako ikuskizun eta jolas-jardueretarako dekretuak finkatutako zenbakiaren (hamabi jarduera) erreferentzia kentzeko. Proposatutako aldaketak eskatzen du alegazioak aurkeztea eraginpeko alde guztien iritzia jaso ahal izateko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak