'Blogak testutik harago' jardunaldia egingo da Blogetan lehiaketa ixteko

Goiena 2019ko mar. 22a, 15:48

Azkue Fundazioak ondu ohi duen Blogetan blog lehiaketaren hirugarren edizioa apirilaren 4an amaituko da. Egun horretan, Bilboko Euskararen Etxean, Blogak testutik harago izenburuko jardunaldia eta lehiaketaren sari-banaketa egingo dira, 15:30etik aurrera.

Jardunaldia 15:30en hasiko da eta hainbat hizlari arituko dira: Tania Arriaga EHUko irakaslea, Esti Beraza Sorarrain eta Aare Castilla TaZebaEz Kolektiboko kideak, Gorka Bereziartua Argia-ko kazetaria, Hedoi Etxarte Katakrak guneko kidea eta Imanol Epelde bideo-blogari eta irakaslea. Ioar Oteizak gidatutako jardunaldia izango da. Izan ere, berak hasiko du ekitaldia Blogak, sare sozialak eta tendentzia berriak izenburuko sarrerarekin. 

Hiru atal

Jardunaldiak hiru atal izango ditu:

  • Lehen atala: Dena ez da testua, Tania Arriaga EHUko irakasleak Podcast-aren inguruan arituko da bere esperientzia pertsonaletik abiatuta.
  • Bigarren atala: Lizentzia libreak, Argia komunikazio-proiektuko kazetari Gorka Bereziartuak gobernatuko du.
  • Hirugarren atala: Berrikuntza betikoa oinarri hartuta, Katakrak egitasmoko kide Hedoi Etxartek proiektu horren webgunea izango du berbagai. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak