Deskargako autobide berria asteartean irekiko da

Maialen Regueiro 2019ko mar. 22a, 13:44

25 hilabete eta 43 milioi eurotako inbertsioaren ondoren, asteartean, hilaren 26an egingo da Deskargako autobide berriaren irekiera. Aurrerantzean gainera, A-636 izango da errepide berriaren izena.

Beasain eta Bergara

Guztira 23 kilometro izango ditu, Beasain eta Bergara arteko bidaia hamaika minutu eskasetara murriztuz. Horrez gain, Deskargako zatiarekin Gipuzkoako Biribilgunea delakoa osatuko da. 

Konexio arinagoak

9.000 ibilgailu baino gehiago igaroko dira egunero azpiegitura berritik, eta lurralde barruko zein kanpoko loturak hobetuko dira. Horrela, Deba, Urola Garaia eta Goierriko bailarak beraien artean gerturatuko ditu, eta Gipuzkoako inguruko lurraldeekin dituen konexioak arinagoak izango dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak