Azken bi urteotan egin du gora tokiko elikagaien salmentak Eroskin. Hain zuzen kontsumitzaileek estimatzen dutela antzemanda egin dutela elikagai horien aldeko apustua adierazi du Asun Bastidak, Eroskiren Tokiko Produktuen zuzendari komertzialak: "Kooperatiba behartuta dago tokian tokiko janarien alde sendo egitera, Zurekin eredu komertzialarekin ari den bezala". Nekazaritzako elikagaien 300 ekoizle txikirekin diharduela lanean EAEn jakinarazi du, "2.000 produktu baino gehiago saltzen", eta guztira "1.900 hornitzaileri" erosten diote, 650 milioi eurotik gorako erosketa eginez.
Igoerarik handienetakoa harategian izan duela kooperatibak ere adierazi dute, %57,61ko igoera hain zuzen ere. Esnekietan ere igoera handia izan dela aipatu dute; %36,17 igo da.
Kooperatiba izaera duen lehen banatzailea dela ere adierazi dute Eroskiko ordezkariek, eta "liderra Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien banaketan".