Mertxe Aizpurua proposatu du koalizioko zuzendaritzak Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu, eta zerrenda hori osatzen dutenen artean daude Nerea Zubia oñatiarra, eta Esther Larrañaga eta Juan Ramon Garai arrasatearrak.
Zerrendan dira, baita ere, Jon Iñarritu eta Juan Mari Olano.
Senaturako Gipuzkoako zerrendan, berriz, Gorka Elejabarrieta da burua, eta osatzen dute hautagaitza Olaia Duartek eta Aitor Iberok.
Oinarriek, orain, gauerdira arteko epea dute koalizioko zuzendaritzak Kongresurako eta Senaturako aurkeztu dituen hautagaiei oniritzia emateko. EH Bilduren webgunearen eta aplikazioaren bidez izango da hori.
Domekan emango du EH Bilduk bozketaren emaitzen berri eta hautagaien aurkezpen ekitaldia egingo du, Donostian.