Zibersegurtasunaren alorra
Alor honetan Open Cloud Factory enpresak pisu handia du eta open source irtenbideetan, birtualizazioan eta cloud computingen espezializatuta dago. Mondragon Unibertsitatea berriz, zibersegurtasunaren eremuan lehen mailako eragile da eta enpresaren esku jarriko ditu arlo horretako ezagutza teorikoak eta esperientzia.
Doktorego-tesiak eta gradu eta master amaierako proiektuak
Akordio honek doktorego-tesiak eta gradu eta master amaierako proiektuak, txandakatzea (ikasketak eta lana) eta profesionalentzako ikastaroak egiteko aukera eskaintzen du.