Gertuko informazioa kaleko pantailetan

Goiena 2018ko abe. 14a, 15:48
Pantaila itxaron gela batean.

Goienaren zerbitzu berriak aisialdia eta informazioa uztartzeko aukera eskaintzen du: Debagoieneko albisteak, agendako hitzorduak, argazki galeriak eta enpresa edo erakundeetako informazioa; dena pantaila berean eta herritarrengandik hurbil. Pantailak kalean zein eraikin barruan jarri daitezke –enpresako harreran, negozio bateko itxaron gelan...–.

Informazioa pantailetan

Telebistak izan ziren pantaila bidez informazioa ematen lehenak, horren ostean ordenagailuak etorri ziren, eta beranduago mugikor adimendunak eta tabletak, baita smartwatch-ak ere. Pantailak dira informazio iturri nonahi; taberna bateko pintxoak, eskolaz kanpoko ekintzak, autobusaren ordutegia.... Denetarik komunikatzen dute kalean aurkitzen diren pantailek.

Goienaren pantaila zerbitzuari esker, enpresa, erakunde eta bestelako elkarteek euren informazioa eta Goiena.eus-ekoa (Debagoieneko hitzorduak, albisteak, bideoak, argazki galeriak...) pantaila fisikora eraman dezakete. Hau da, bezeroentzat edo herritarrentzat interesgarria den informazioa eskainiko da pantailen bidez; albisteak, hitzorduak eta eskuz editatu daitekeen erakundeen intereseko informazioa.

Horrela, Codesyntax-ek garatutako sistemari esker, denda batek, udal batek, ikastetxe batek, enpresa batek… pantaila fisiko bat kokatu dezake berak nahi duen tokian; beti ere, komunikazio helburuekin. Nahi beste pantaila kokatu daitezke eraikin baten barruan, erakusleihoan zein kaleko hainbat txokotan.

Goienako datuekin martxan dagoen pantaila baten adibidea ikusteko egin klik HEMEN.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak