Basque Team Fundazioak Tokyo 2020ko Jokoetara bideratuta dagoen abestia aurkeztu du goizean. Abestia Andoni Egaña Bertsolariak egin du, melodia Mikel Unzurrinzagak (DJ Makala) eta Juan Carlos Vidaurretak konposatu dute eta ahotsa Lidia Insaustik jarri du. Gaurko ekitaldian gainera, Iñigo Asensiok zuzendutako bideoklipa aurkeztu dute. Bideoklip horretan, Fundazioko kirolari askok hartu dute parte, besteak beste, Alberto Iñurrategik eta Mikel Linazisorok.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.