Goiena telebistako hirugarren Galdegazte saioan, Ainhoa Vitoria arrasatearra izango da protagonista; izan ere, Arrasateko Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko ikasleek hura aukeratu dute elkarrizketatzeko. Irrati esatariaren alderdi profesionalaz gain, pertsonala ere hizpide izango dute elkarrizketan, eta Vitoriak espero gabeko hainbat sorpresa ere izango ditu.
Saioa ikusgai izango da bihar, martxoaren 14a, 21:30ean eta 23:30ean, Jokin Bereziartua aurkezleak gidaturik. Saio "ederra" Bereziartuak saio "ederra" izango dela aurreratu du: "Bera ere kazetaria izanda, suposatzen nuen saioa erritmo onean joango zela, eta aurreikuspenak erabat bete ziren. Minutuek aurrera egin ahala, ikasleak eta Ainhoa bera gero eta erosoago sentitu ziren; konturatu orduko, amaierara heldu zen saioa. Sorpresa itzela eraman zuen bere aitaren, lehengusuaren eta aspaldiko irakasle baten adierazpenak entzuterakoan; aukera ederra izan zen Ainhoa hobeto ezagutzeko"