Debagoieneko ESIk hainbat hitzaldi antolatu ditu martxorako. Saio horietan Osakidetzak eskaintzen dituen hainbat tresnen inguruan informatzea da helburua, mugikorretako aplikazioen eta plataforma digitalen erabilera errepasatzea, eta zehatzago esanda, osasun karpeta eta web bidezko hitzordua nahiz Osasun Eskola plataformaz informatzea.
Hitzaldi hauek pertsona adindunei zuzenduta daude, batez ere 59 urtetik gorakoak direnentzat, baina ez diete aterik itxiko Paziente Aktibo tailerretan parte hartzekoak diren horiei. Helburu nagusia, erreminta horien bitartez herritarrek beren osasuna kudeatzeko erraztasunak ematea da, osasun aldetik biztanleria autonomo eta burujabeago bat bultzatuz.
Hurrengo hitzaldia Aretxabaletako osasun zentro alboan dagoen Basotxo erretiratuen elkartean egingo da martxoaren 13an, 11:00etan. Eta hurrengoa Arrasaten izango da, martxoaren 28an, 11:00etan, Kulturaten.
Hitzaldi hauen inguruan interesa daukan edonork eman dezake izena Arrasateko, Aretxabaletako, Bergarako, Eskoriatzako edo Oñatiko osasun zentroetako bezeroen arreta guneetan bertan, eta baita Debagoieneko ospitaleko Pazientearen eta Erabiltzailearen Arreta Zerbitzuan.
Orain artean antolatutako hitzaldi hauetan parte hartze tasa altu bat antzeman dute eta ESI Debagoiena taldearen asmoa, herritarrek interesa jartzen duten bitartean, hitzaldi hauek eskaintzen jarraitzea da.