Aurtengo katalogoan, zazpi film labur daude, eta horien artean dago Arrasateko Iban Del Campo zinemagileak zuzendu duen Espedizio handia, zientzia fikziozkoa. "Sorta horrek Donostia Zinemaldian hasi zuen ibilbidea, eta, harrezkero, 109 aukeraketa eta hamahiru sari eskuratu ditu, guztira; besteak beste, Rotterdamen (Herbehereak), Zinebi jaialdian, Euskal Zinema Bileran eta Aguilar del Campon eskaini ditugu filmak", diote ekimenaren bultzatzaileek.