Bergaran geratu dira hiru puntuak, gorabehera askoko derbi baten ostean

Eneko Azurmendi 2019ko mar. 9a, 23:19

3-2 nagusitu zaio Bergara Leintz Arizmendiri. Etxekoak aurreratu dira partidua hasi eta bereahala. Gero, ordea, kanpotarrek markagailua irauli dute elkarren segidako bi goli esker. 20. minuturako, baina, berriz berdinduta zegoen markagailua. Bigarren zatiko azken txanpan erabaki da derbia.

"Aurkari gogorra da, eta bagenekien partidu zaila izango zela. Emozio handiko norgehiagoka izan da, gorabehera askokoa, baina borrokan jarraitu dugu bukaerara arte, eta horrek eman du bere emaitza", azaldu du Mariñe Diazek, bergararren kapitainak. "Egia da lehen zatia eurena izan dela, baina bigarrenean gu gehiago izan garela uste dut, eta hainbeste aukeraren ostean, gola iritsi egin behar zen", gaineratu du. Izan ere, atsedenaldira bina joan ostean eta bigarren zatian hainbat aukera garbi izan ostean, 85. iritsi da etxekoen gola.

Andoni Ezkurraren neskak, bestalde, penaz azaldu dira azken minutuan jasotako gol horrengatik. "Derbia izanda, bagenekien partidu gogorra izango zela. Hasieran hotz sartu gara partiduan, baina pixkanaka jokoan sartzen joan gara; borrokatu dugu, eta nahiko ondo jokatu dugula uste dut. Partidu zoroa izan da, alde batera eta bestera ibili gara, eta ezin izan dugu emaitza positiborik lortu", adierazi du Garazi Nogueirasek, taldeko jokalariak. "Lanean segitu beharko dugu, hurrengo batean izango da", bukatu du.

Kamiseta aldaketa

Bitxikeria moduan, esan, atsedenaldian kamiseta aldatu dutela etxeko taldeko jokalariek, eta gorri koloreko kamisetarekin jokatu dute bigarren zatia. Izan ere, epaileak erabaki du bi taldeetako kamisetak ez zirela ondo bereizten lehen zatian.

Erlazionatuak

Bergara-Leintz Arizmendi, argazkitan

Eneko Azurmendi 2019 mar 10

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak