'Ezkutuko altxorrak' egitasmoari emango zaio hasiera zapatuan

Maialen Regueiro 2019ko mar. 7a, 15:25

2019ko 'Ezkutuko altxorrak' bisita gidatuak zapatuan hasiko dira. Bailaran hiru hitzordu antolatu dira astebururako: zapatuan bi hitzordu egongo dira Oñatin eta domekakoa Leintz Gatzagan izango da. 

'Ezkutuko altxorrak' Oñatin eta Leintz Gatzagan. 

Hilaren 9an, 12:00etan emango zaio hasiera bisita gidatuari Oñatiko unibertsitatean. Arratsaldeko hitzordua, berriz, 17:00etan hasiko da, Madalenako ermitan. Domekan, berriz, Leintz Gatzagan izango da bisita gidatua eta 12:00etan hasiko da. Egitasmo honetan parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da, info@ignaziotarlurraldea.com helbide elektronikora mezua bidalita edota 943 79 64 63, 943 15 18 78 edo 943 72 20 42 telefonoetara deituta. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak