Mikel Linazisorok bikain hasi du Kopa

Xabier Urtzelai 2019ko mar. 7a, 14:39

Bikain hasi du Espainiako Kopa bergararrak. Salamancako La Olarokodromoan eman dio hasiera 2019ko denboraldi ofizialari eskaladako selekzioak, eta, beste behin, Euskal Selekzioko eskalatzaileak puntan ibili ziren. Linazisoro ez zen onena izan sailkatze fasean, baina finaletan onena izan zen: "Oraindik ez nago sasoi onenean". 

Hirurogei eskalatzailetik gora batu ziren Espainiako Kopako lehen saioa lehiatzeko asmoz. Finalean izan ziren zortzi eskalatzaileetatik lau euskal selekzioko kideak izan ziren, eta tartean zegoen Mikel Linazisoro. Sailkatze fasean bergararra ez zen izan onena, Ez zen onena izan sailkatze, baina behin finala jokoan jarri zenean, bere maila erakutsi zuen. “Ez nago oso sasoiko oraindik, baina lehiaketak hala izaten dira. Asteburuan bikain sentitu naiz” adierazi zuen finala amaituta. Finalarengatik galdetzean, “Nik, lau bloketatik hiru osatu nituen, eta beste biek berriz, lautik bi osatu dituzte”.

Pozik eta gustora zegoen Linazisoro finala amaitu berritan. “Ondo hasi dugu denboraldia senior mailan”. Espainiako Kopako hurrengo hitzordua martxoaren 16an izango da Fuenlabradan (Madril, Espainia) Awesome salan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak